147. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 258. lurzatian.
Hasierako onespena

Arellanoko Udalak, 2019ko ekainaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Miguel Ángel Prat Madrazok eta María Lourdes Aizpuru Arreguik sustatutako xehetasun-azterketa Arellanoko 1. poligonoko 258. lurzatian.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Arellanon, 2019ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Iñaki Urriza Arrastia.

Iragarkiaren kodea: L1909040