147. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

600/2019 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 297/2019 Ebazpenaren bidez xedatutako jendaurreko aldia ebazten duena, azalpen zatian adierazten den moduan, eta behin betiko onesten duena proiektu honetarako desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda: “A-68aren (Ebroko Autobia) zerbitzu-errepidera NA-6840 errepidetik (Tutera-Murchante) sartzeko proiektua, 93,1 eta 95,5 kilometro-puntuen artean”.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak martxoaren 26an onetsi eta 2019ko apirilaren 10eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 297/2019 Ebazpenaren bidez, teknikoki onetsi zen “A-68aren (Ebroko Autobia) zerbitzu-errepidera NA-6840 errepidetik (Tutera-Murchante) sartzeko proiektua, 93,1 eta 95,5 kilometro-puntuen artean” izeneko proiektua, hain zuzen ere, A-68aren parean, eskuineko aldetik, doan landabidea egokitzeko eta lotuneak egiteko (87,93 eta 98,63 kilometro-puntuen artean) jarduketaren II. faseari dagokiona, eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jarri zen jendaurrean.

Epe hori iragan da, eta ez da inolako alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore Publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 297/2019 Ebazpenak xedatzen duen jendaurreko aldia ebaztea, azalpen zatian adierazitako moduan, eta behin betiko onestea proiektu honetarako desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda: “A-68aren (Ebroko Autobia) zerbitzu-errepidera NA-6840 errepidetik (Tutera-Murchante) sartzeko proiektua, 93,1 eta 95,5 kilometro-puntuen artean”. Zerrenda hori ebazpen honen eranskinean dago.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiari, eta Tuterako Udalari.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitara ematen denetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 30ean.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F1907682