147. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

45C/2019 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Barañaingo Lagunak Udal Zerbitzuaren Hitzarmen Kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Barañaingo Lagunak Udal Zerbitzuaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31006742011996) aztertu da, erregistro honetan sartu zena 2019ko apirilaren 5ean, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2019ko apirilaren 4an sinatu ondotik, eta 2019ko apirilaren 17an zuzendu zena, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 27an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Barañaingo Lagunak Udal Zerbitzuaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1907408