147. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

58C/2019 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko adimen-desgaitasuna edo garapenaren nahasmendua duten pertsonen eta haien familien aldeko Nafarroako Elkartea (ANFAS) erakundearen Hitzarmen Kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Iruñeko adimen-desgaitasuna edo garapenaren nahasmendua duten pertsonen eta haien familien aldeko Nafarroako Elkartea (ANFAS) erakundearen Hitzarmen Kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31000602011983) aztertu da, erregistro honetan 2019ko maiatzaren 22an sartu zena eta 2019ko maiatzaren 9an enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkarien zati batek (ELA) sinatua, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko ekainaren 24an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iruñeko adimen-desgaitasuna edo garapenaren nahasmendua duten pertsonen eta haien familien aldeko Nafarroako Elkartea (ANFAS) erakundearen hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1909000