147. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

56C/2019 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko Baluarte Fundazioa entitatearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Aztertu da Iruñeko Baluarte Fundazioa entitatearen hitzarmen kolektiboko (kode zenbakia: 31101592012019) 2019rako soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua, erregistro honetan sartu zena 2019ko maiatzaren 14an, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatua 2019ko apirilaren 8an eta zuzendua 2019ko maiatzaren 15ean, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko ekainaren 21ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iruñeko Baluarte Fundazioa entitatearen hitzarmen kolektiboa
(PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1908625