147. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

55C/2019 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Kemira Chemicals Spain SAU enpresaren Villatuertako lantokiaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Kemira Chemicals Spain SAU enpresaren Villatuertako lantokirako hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31100592012014), erregistro honetan sartu zena 2019ko maiatzaren 14an, enpresaren eta sindikatuaren ordezkariek sinatua 2019ko urtarrilaren 15ean, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko ekainaren 21ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Kemira Chemicals Spain SAU enpresaren hitzarmen kolektiboa Villatuertako lantokirako (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1908624