147. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

51C/2019 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da Altsasuko Aita Barandiaran zahar etxearen entitatearen hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, 2019koa, erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Altsasuko Aita Barandiaran zahar etxearen entitatearen hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (kode zenbakia: 31100872012015), 2019koa, aztertu da, erregistro honetan sartu zena 2019ko apirilaren 30ean, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatua 2019ko martxoaren 6an eta 2019ko apirilaren 2an, hurrenez hurren, eta zuzendua 2019ko maiatzaren 6an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 31n.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Altsasuko Aita Barandiaran zahar etxearen entitatearen hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, 2019koa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1907676