147. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

150/2019 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, suhiltzaile boluntarioen udal elkartea duten eta, haren funtzionamenduan laguntzeko, Nafarroako Gobernuarekin babes zibilaren arloko lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatu duten Nafarroako udalentzako dirulaguntzen 2019ko deialdia ebatzi, eta 180.552,29 euroko gastua baimentzen duena (159.000 euro gastu arruntetarako eta 21.552,27 euro inbertsioetarako).

Barneko zuzendari nagusiaren otsailaren 8ko 33/2019 Ebazpenaren bidez, dirulaguntzen deialdi bat onetsi zen suhiltzaile boluntarioen udal elkartea duten eta, haren funtzionamenduan laguntzeko, Nafarroako Gobernuarekin babes zibilaren arloko lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatu duten Nafarroako udalentzat. Halaber, 205.000 euroko gastua baimentzen zen: 159.000 euro gastu arruntetarako eta 46.000 euro inbertsioetarako. Deialdi hori 2019ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 29koan.

Udal hauek aurkeztu dira deialdi honetan: Agoitz, Bera, Goizueta, Leitza, Izaba, Lesaka eta Luzaide. Denek dute suhiltzaile boluntarioen elkarte bat eta eta denek sinatu dute Nafarroako Gobernuarekin lankidetzarako esparru-hitzarmena babes zibilaren arlorako. Eskaera guztiak behar den epean eta moduan aurkeztu dira, deialdian ezarritakoarekin bat, eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituzte.

Batzorde Teknikoak eskaerak aztertu ondoren, hauxe da gastu arruntetarako eta inbertsiorako eman diren zenbatekoen laburpena udalez udal:

UDALA

GASTU
ARRUNTETARAKO
EMANDAKOA

OHIZ KANPOKO GASTU ARRUNTETARAKO EMANDAKOA

INBERTSIOETARAKO EMANDAKOA

EMANDAKO DIRULAGUNTZA, GUZTIRA

159.000,00

21.552.27

159.000,00

Agoitz

13.636,00

450,42

2.885,00

16.971,42

Bera

14.570,21

17.312,58

2.679,99

34.562,78

Goizueta

16.040,00

8.535,02

7.978,67

32.553,69

Izaba

13.364,12

7.000,00

20.364,12

Leitza

9.499,20

9.694,49

2.134,75

21.328,44

Lesaka

12.567,00

7.224,84

19.791,84

Luzaide

26.187,03

2.919,09

5.873.86

29.106,12

GUZTIRA

105.863,56

53.136,44

21.552.27

159.000,00

Gastu arruntetarako eskatutako zenbatekoak diruz lagundu dira, kontuan hartuta horiek ezin zirela 2018an justifikatuak baino %10 handiagoak izan, non ez dagoen behar bezala justifikatutako arrazoirik. Ohiz kanpoko gastu arruntei dagokienez, erosketa batzuk baztertu dira, inbertsiotzat jotzen baitira.

Inbertsioen atalean, Batzorde Teknikoak zuzentzat jo ditu eskaera guztiak, eta aurreko paragrafoan aipatutakoak gehitu ditu, hasieran ohiz kanpoko gastuen artean sartzen zirenak.

Horrenbestez, ikusirik Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendariak egindako txostena, eta bertan Ogasun Departamentuaren kontu-hartzaile delegatuaren aldeko txostena dagoenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Suhiltzaile boluntarioen udal elkarteetarako laguntza eskatu duten udalentzako laguntzak onestea, 180.552,29 euro guztira, honela banatuak:

–Agoizko Udala (IFK: P3101900C).

  • 14.086,42 euro, gastu arrunt hauetarako:
  • Ohiko gastu arruntak (ibilgailuen aseguruak, erregaia, konponketak, mantentze-lanak, azterketa teknikoa eta zergak; hornidura gastuak praktika, maniobra, esku-hartze eta prestakuntzan; esku-hartzeei loturiko gastu arruntak; berariazkoak ez diren gastuak): 13.636,00 euro.
  • Parkeko ate baskulatzailearen berrikuspena eta mantentze-lanak: 450,42 euro.
  • 2.885,00 euro, inbertsio hauetarako:
  • Erreskaterako ohatila: 1.235,00 euro.
  • Sasi-garbitzeko makina, erabilera-ekipoa eta NBEak: 1.000,00 euro.
  • Gas detektagailua (esplozio-neurgailua): 650,00 euro.

–Berako Udala (IFK: P3125000D).

  • 31.882,79 euro, gastu arrunt hauetarako:
  • Ohiko gastu arruntak (ibilgailuen aseguruak, erregaia, konponketak, mantentze-lanak, azterketa teknikoa eta zergak; hornidura gastuak praktika, maniobra, esku-hartze eta prestakuntzan; esku-hartzeei loturiko gastu arruntak; berariazkoak ez diren gastuak): 14.570,21 euro.
  • Larrialdietako ibilgailuak gidatzeko gidabaimen bereziak lortzea: 2.904,00 euro.
  • Arropak, ekipamendu pertsonala eta berariazko materiala esku-hartzeetarako: betaurreko babesleak, arnasketa autonomoko botilak, maskaretarako uhalak, linternak, mendiko jakak, soka, zakuak: 2.135,55 euro.
  • 6786CDK kamioiaren konponketa: 12.273,03 euro.
  • 2.679,99 euro, inbertsio hauetarako:
  • Sukaldeko ke-kanpaia: 139,00 euro.
  • Sukaldeko indukzio-plaka: 299,00 euro.
  • Ikus-entzunezkoen ekipoa (58’’ko Led TB): 489,01 euro.
  • 3 mikrobozgorailu: 653,40 euro.
  • Erlezainen 2 buzo: 1.099,58 euro.

–Goizuetako Udala (IFK: P3111600G).

  • 24.575,02 euro, gastu arrunt hauetarako:
  • Ohiko gastu arruntak (ibilgailuen aseguruak, erregaia, konponketak, mantentze-lanak, azterketa teknikoa eta zergak; hornidura gastuak praktika, maniobra, esku-hartze eta prestakuntzan; esku-hartzeei loturiko gastu arruntak; berariazkoak ez diren gastuak): 16.040,00 euro.
  • Larrialdietako ibilgailuak gidatzeko gidabaimen bereziak lortzea: 1.300,00 euro.
  • Arropak, ekipamendu pertsonala eta berariazko materiala esku-hartzeetarako: buff txanoak, kaskoak, jumarrak, amarratzeko segurtasun soka, sua itzaltzeko bizkar-zorroak, eskularruak, sokak, baso botak, maskarak, Nomex jantziak, buru-berokiak, mahukak, kokotekoak, betaurrekoak, errematxeak, estropua, ke-makinarako produktua, litiozko bateria, anbulantziarako materiala eta seinaleztapen pintura: 7.235,02 euro.
  • 7.978,67 euro, inbertsio hauetarako:
  • Polea bikoitzak, poleako plaka, jaisgailua, arnes integrala, Pulaski aizkora, errematxagailua, zizela, erreminta-kutxa: 1.048,25 euro.
  • Janzteko bankua eta apalategia: 615,74 euro.
  • Mahuka-eramatekoa eta 25 mm-ko ahoak: 1.116,83 euro.
  • Gas detektagailu 1, 15 linterna, ke-makina: 3.075,87 euro.
  • Portofonoak eta birakariak: 2.121,98 euro.

–Izabako Udala (IFK: P3112700D).

  • 20.364,12 euro, gastu arrunt hauetarako:
  • Ohiko gastu arruntak (ibilgailuen aseguruak, erregaia, konponketak, mantentze-lanak, azterketa teknikoa eta zergak; hornidura gastuak praktika, maniobra, esku-hartze eta prestakuntzan; esku-hartzeei loturiko gastu arruntak; berariazkoak ez diren gastuak): 13.364,12 euro.
  • Unimog kamioiaren balaztatze-sistemaren konponketa: 7.000,00 euro.

–Leitzako Udala (IFK: P3114800J).

  • 19.193,69 euro, gastu arrunt hauetarako:
  • Ohiko gastu arruntak (ibilgailuen aseguruak, erregaia, konponketak, mantentze-lanak, azterketa teknikoa eta zergak; hornidura gastuak praktika, maniobra, esku-hartze eta prestakuntzan; esku-hartzeei loturiko gastu arruntak; berariazkoak ez diren gastuak): 9.499,20 euro.
  • Larrialdietako ibilgailuak gidatzeko gidabaimen bereziak: 2.000,00 euro.
  • Arropak, ekipamendu pertsonala eta berariazko materiala esku-hartzeetarako: botak, jaka luzeak, praka-estalkiak, maskarak eta betaurreko babesleak, buru-berokiak, sua itzaltzeko bizkar-zorroak, gerriko poltsak, kopetakoak, elurretarako erraketak eta bastoiak, bisutsen aurkako betaurrekoak, tapaki isotermikoak, adarkatzeak, kaskoak: 7.644,49 euro.
  • Birakari urdinak: 50,00 euro.
  • 2.134,75 euro, inbertsio hauetarako:
  • Arropa-garbigailu industriala: 910,00 euro.
  • Arroparako 2 armairu: 650,00 euro.
  • Bateriaren bihurkina, 2 bateria, maletatxoa: 574,75 euro.

–Lesakako Udala (IFK: P3123200B).

  • 19.791,84 euro, gastu arrunt hauetarako:
  • Ohiko gastu arruntak (ibilgailuen aseguruak, erregaia, konponketak, mantentze-lanak, azterketa teknikoa eta zergak; hornidura gastuak praktika, maniobra, esku-hartze eta prestakuntzan; esku-hartzeei loturiko gastu arruntak; berariazkoak ez diren gastuak): 12.567,00 euro.
  • Larrialdietako ibilgailuak gidatzeko gidabaimen bereziak: 2.000,00 euro.
  • Arropak, ekipamendu pertsonala eta berariazko materiala esku-hartzeetarako: esku hartzeko jantziak, botak, eskularruak, prakak eta salbamendurako materiala: 5.224,84 euro.

–Luzaideko Udala (IFK: P3124800H).

  • 29.106,12 euro, gastu arrunt hauetarako:
  • Ohiko gastu arruntak (ibilgailuen aseguruak, erregaia, konponketak, mantentze-lanak, azterketa teknikoa eta zergak; hornidura gastuak praktika, maniobra, esku-hartze eta prestakuntzan; esku-hartzeei loturiko gastu arruntak; berariazkoak ez diren gastuak): 26.187,03 euro.
  • Arropak, ekipamendu pertsonala eta berariazko materiala esku-hartzeetarako: esku hartzeko prakak eta baso maskarak: 1.719,09 euro.
  • Larrialdietako ibilgailuak gidatzeko gidabaimen bereziak: 1.200,00 euro.
  • 5.873,86 euro, inbertsio hauetarako:
  • Erlezainen 2 buzo, osagarriak eta liztor asiarrekiko esku-hartzeetan biozida botatzeko pertika: 3.500,00 euro.
  • Kaskoetako linternen euskarriak: 680,40 euro.
  • Salbamenduko makinarako osasun ekipoa: 893,46 euro.
  • Apar-itzalgailua: 800,00 euro.

2. Baimena ematea gastu hori honela finantzatzeko: 159.000,00 euro “Udalentzako dirulaguntzak borondatezko suhiltzaileentzat” izeneko 050006 02800 4609 134200 partidaren kargura eta 21.552,27 euro “Udalentzako dirulaguntzak borondatezko suhiltzaileentzat” izeneko 050006 02800 7609 134200, biak ala biak 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretatik.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute toki entitateek, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, deusetan galarazi gabe aurretik errekerimendua egin ahal izatea Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzura, Boluntarioen Bulegora, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Ekonomia Atalera eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak departamentu honetan duen kontu-hartzailetza delegatura.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 29an.–Barneko zuzendari nagusia, Agustín Gastaminza Oiz.

Iragarkiaren kodea: F1909563