146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BILBOKO LAN-ARLOKO 11. EPAITEGIA

Zitazioa. 224/2019 ofiziozko prozedura

Nik, Esther Mora Rubiok, Bilboko Lan-arloko 11. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, honako hau ematen dut aditzera:

Lan-arloko epaitegi honetan Ofiziozko prozedura 224/2019 zenbakiarekin bideratzen ari diren autoetan, honako hau erabaki da: X9593287X eta X9259019R ediktu bidez zitatzea, adiskidetze-ekitaldira joan daitezen, eta, kasua bada, judiziora, 2019ko azaroaren 14an 09:30ean, epaitegi honetako 27. Judizio-Aretora (Barroeta Aldamar 10-Bigarren solairua).

Zitazio-zedula zitatuaren eskura dago bulego judizial honetan, eta berton ezagutu ahal izango du haren eduki osoa.

Helburukoei ohartarazten zaie ezen hurrengo komunikazioak bulego judizial honetako iragarki-taulan egingo direla, salbu eta autoa edo epaia edo prozesua amaitzeko nahiz intzidentea ebazteko dekretua edo epatzea denean.

Eta X9593287X eta X9259019R non diren jakiterik ez dagoenez, haientzako komunikazio gisa balio dezan, ediktu hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Bilbon (Bizkaia), 2019ko uztailaren 19an.–Justizia Administrazioaren letradua, Esther Mora Rubio.

Iragarkiaren kodea: J1909760