146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BILBOKO LAN-ARLOKO 1. EPAITEGIA

Zitazioa. Iraizpenak 866/2018

Nik, Alicia Olazabal Barriosek, Bilboko Lan-arloko 1. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, honako hau ematen dut aditzera:

Lan-arloko epaitegi honetan Iraizpenak 866/2018 zenbakiarekin bideratzen ari diren autoetan, honako hau erabaki da:

Porkelur SL eta Provinsa Navarra SAri ediktu bidez jakinaraztea goian aipatutako prozesuan 2019ko uztailaren 1ean emandako Argitze-autoa. Horren kopia haren eskura dago bulego judizial honetan, eta berton ezagutu ahal izango du haren eduki osoa.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Helburukoari ohartarazten zaio ezen hurrengo komunikazioak bulego judizial honetako iragarki-taulan egingo direla, salbu eta autoa edo epaia edo prozesua amaitzeko nahiz intzidentea ebazteko dekretua edo epatzea denean.

Eta Porkelur SL eta Provinsa Navarra SA non diren jakiterik ez dagoenez, haientzako komunikazio gisa balio dezan, ediktu hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Bilbon, 2019ko uztailaren 2an.–Justizia Administrazioaren letradua, Alicia Olazabal Barrios.

Iragarkiaren kodea: J1909513