146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

150E/2019 EBAZPENA, ekainaren 4koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena “Kantauritik Mediterraneorako korridore berria. Castejon-Iruñerria tartea. Azpitartea: Alesbes-Azkoien” izeneko proiektuak ukitutako zenbait linea elektriko berrezartzeko proiektuetarako, Martzillako eta Azkoiengo udal-mugarteetan. Sustatzailea ADIF-Alta Velocidad da.

2019ko otsailaren 26an, goian aipatutako espedienteari dagokion ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu zen Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan. Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I) epigrafean (Energiari buruzko instalazioak) sartua dago espediente hori. Aipatutako foru dekretuak onetsi zuen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen duenez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen du ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du ingurumen ukipenetarako baimenak bere baitan bilduko duela lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarako baimena ere, eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duenak, 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Proiektuko jarduketaren helburua da egun dauden linea elektrikoak aldatzea, Kantauritik Mediterraneorako korridore berriaren trazadurak (Castejon-Iruñerria tartea. Azpitartea: Alesbes-Azkoien) ukitzen dituelako, zehazki honela:

–“Alesbes-Martzilla” 13,2 KV-eko lur azpiko linea, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUrena. Proiektatu da aireko linea berrezartzea AHTrekin gurutzatzen den tokian, 201+200 k.p.an, lur azpian 490 metroko saihesbide bat paratuz, egungo 20.07 euskarriaren eta ordeztu beharreko 20.09 euskarriaren artean, AHTren gainean eraikiko den zubian barna joanen dena.

–“Tafalla-Tutera 1” 66 KV-eko linea, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUrena. Proiektatu da “Tafalla-Tutera 1” 66 KV-eko DC aireko linea berrezartzea AHTrekin gurutzatzen den tokian, 202+500 k.p.an, lur azpian 1055 metroko saihesbide bat paratuz, egungo 30.04 euskarriaren eta proiektuko 05.03 euskarriaren artean. Proiektatu da “Tafalla-Tutera 1” 66 KV-eko SC aireko linea berrezartzea AHTrekin gurutzatzen den tokian, 202+900 k.p.an, lur azpian 367 metroko saihesbide bat paratuz, ordeztu beharreko 06.97 euskarriaren eta egungo 30.04 euskarriaren artean.

–“Tafalla-Tutera 1” 66 KV-eko linea, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUrena. Proiektatu da “Tafalla-Tutera 1” 66 KV-eko DC aireko linea berrezartzea AHTrekin gurutzatzen den tokian, 203+550 k.p.an, lur azpian 290 metroko saihesbide bat paratuz, egungo 30.01 euskarriaren eta BTA Martzilla azpiestazioaren estalpearen artean. Proiektatu da “Tafalla-Tutera 1” 66 KV-eko SC aireko linea berrezartzea AHTrekin gurutzatzen den tokian, 203+675 k.p.an, aireko 30 metroko tarte bat paratuz, proiektuko 04.27 euskarriaren eta egungo 30.01 euskarriaren artean, eta ondoren lur azpiko tarte bat jartzea, 232 metrokoa, ordeztu beharreko 04.26 euskarriaren eta proiektuko 04.27 euskarriaren artean.

–“Martzilla-Refrescos” 13,2 KV-eko linea, “Refresco Iberia SL” TZrako deribazioa, Refresco Iberia SLrena. Proiektatu da aireko linea berrezartzea AHTrekin gurutzatzen den tokian, 203+570 k.p.an, lur azpian 195 metroko saihesbide bat paratuz, proiektuko 2. euskarriaren eta desmuntatu beharreko 02 euskarriaren artean.

–“Martzilla-Caparroso” 13,2 KV-eko linea, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUrena. Proiektatu da aireko linea berrezartzea AHTrekin gurutzatzen den tokian, 203+760 k.p.an, lur azpian 225 metroko saihesbide bat paratuz, egungo 00.46 euskarriaren eta 30.48 euskarriaren artean.

–“Caparroso-Martzilla” 13,2 KV-eko linea, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUrena. Proiektatu da aireko linea berrezartzea AHTrekin gurutzatzen den tokian, 204+240 k.p.an, lur azpian 295 metroko saihesbide bat paratuz, ordeztu beharreko 03.05 euskarriaren eta proiektuko 03.07 euskarriaren artean. NA-660 errepidea 0+300 k.p.an gurutzatzeko, proiektatu da “Caparroso-Martzilla” SC aireko linea, 13,2 KV-ekoa, berrezartzea 03.08 eta 04.03 euskarrien artean, 487 metroko aireko saihesbide bat paratuz, ordeztu beharreko 03.16 euskarriaren eta proiektuko 04.03 euskarriaren artean.

–“Tafalla-Tutera 1” 66 KV-eko linea, Hibridación Termosolar Navarra SLrena. Proiektatu da aireko linea berrezartzea AHTrekin gurutzatzen den tokian, 201+120 k.p.an, lur azpian 350 metroko saihesbide bat paratuz, ordeztu beharreko 2 eta 4 euskarrien artean, AHTren gainean eraikiko den zubian barna joanen dena.

Espedientean Martzillako eta Azkoiengo udalek emandako txostenak daude. Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalaren eta Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalaren txostenak daude, proiektuaren aldekoak.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua betez, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea “Kantauritik Mediterraneorako korridore berria. Castejon-Iruñerria tartea. Azpitartea: Alesbes-Azkoien” izeneko proiektuak ukitutako zenbait linea elektriko berrezartzeko proiektuetarako, Martzillako eta Azkoiengo udal-mugarteetan. Sustatzailea ADIF-Alta Velocidad da.

2. Baimen honek neurri hauek aplikatzeko betebeharra ezartzen du:

Ingurumen arlokoak:

–Lur azpira eramateko euskarrietan eta linea amaierakoetan, erabat isolatuko dira lineako eroaleen, autobalbula-tximistorratzen, etengailuen (halakorik bada) eta loturako botilen arteko lotune zubiak. Isolatzeko erabilitako materiala egokia izan beharko da goi tentsioko lanetarako eta abifauna babesteko, kontuan hartuta linea bakoitzaren tentsioa. Autobalbula-tximistorratzak, gainera, BCAC (“Bushing Connection Animal Cover”) aurremoldeatutako estalkiekin edo antzekoekin babestuko dira.

–Deribazioko euskarrietan deribazioko zubi lasai guztiak erabat isolatuko dira, bai eta linea nagusiko zubi lasaiak ere. Halaber, kable eroalea finkatzeko grapak isolatu beharko dira grapa-estalki aurreformatuen bidez.

–Zuhaitzak ukitu behar badira, baimena eskatu beharko zaio Ingurune Naturalaren Zerbitzuko Erdialdea eta Erribera Kudeatzeko Atalari.

–Obren hasieran landare lurra kenduko da (lurzoruaren azaleko geruza emankorra), eta gainerakotik bereizi, gero zangaren azaleko zatia betetzeko, eta soberako material desegokienak eta obra hondakinak baztertuko dira, zabortegi baimendu batera eramateko edo kudeatzaile baimendu baten esku jartzeko, haien izaeraren arabera.

–Aurrerantzean zerbitzuan egonen ez diren instalazio guztiak desmuntatuko dira, euskarriak eta kableak barne, eta hondakinak bereizirik kudeatuko dira.

–Azpiegitura egiteko behar diren obrak bukatu ondoren, ukitutako eremuak lehengoratu eginen dira.

Hirigintza arlokoak:

–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 111.2 artikuluaren arabera, instalazioaren edo azpiegituraren elementuek, kanpora ateratzen direnek, 3 metroko zortasun eremua errespetatu beharko dute, bide publikoen kanpoko bazterretik neurtuta.

–Egin nahi diren lanek ukitzen ahal dituzten edo lanen trabagarri izaten ahal diren azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak hasi baino lehen, behar diren kontsultak eginen ditu, eta, hala badagokio, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

–Herri-lurren Atalak 2019ko apirilaren 11n emandako txostenarekin bat, bi saihesbide hauek Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 20ko 853/2010 Ebazpenari eragiten diote: ““Tafalla-Tutera 1” 66 KV-eko aireko linearen saihesbidea, HTNren biogas plantaren ebakuaziokoa” eta ““Alesbes-Martzilla” 13,2 KV-eko aireko linearen saihesbidea”, Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzak eragindakoa, Alesbes-Erriberri azpitartean. Hori dela eta, premiatzen da sustatzailea, ADIF-Alta Velocidad alegia, Martzillako Udalari eskatzera udal horrek 2009ko irailaren 24ko osoko bilkuran hartu zuen erabakia aldatzeko, haren bidez onetsi baitzuen hasiera batean herri-lur horien erabileraren lagapena desafektatzea, bai eta horiek arautzen dituen baldintza-plegua ere, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 20ko 853/2010 Ebazpena eragin zuena, hain zuzen.

–Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak 2019ko maiatzaren 6an emandako txostenean ezarritako determinazioak bete beharko dira. Txostena ebazpenari erantsi zaio.

–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 117.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen honen bidez babesten den jarduera egin edo martxan jarri beharko da baimena eman eta bi urteko epean gehienez. Epe hori iragandakoan, baimenaren ondorioak bukatuko dira, eta ez du eraginik izanen.

3. Proiektuaren ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 5.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.

4. Baimen honek izanen ditu, orobat, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 117. artikuluan ezarritako ondorioak (lurzoru urbanizaezinean jarduerak gauzatzeko baimena eskuratzeko prozedurari dagokionez); aipatutako arau horrek onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea bukatzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren aurrean, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau igortzea Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalera, Azpiegitura Energetikoen Atalera, Azkoiengo eta Martzillako udaletara, Basozaintza Atalera (Tafalla-Zangozako Koordinazio Unitatea) eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko ekainaren 4an.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria, Carmen Ursúa Sesma.

Iragarkiaren kodea: F1907777