146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-358

Urraulbeitiko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Urraulbeitiko Udala.

Xedea: Artiedako hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Irati ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Urraulbeiti (Nafarroa).

Isurketak 23.000 m³-ko gehieneko bolumena du urtean; tratatzeko, iragazki biologikoen sistema bat erabiliko da, aldez aurretik lehen dekantazioa eta ondoren bigarren mailakoa eginda, Imhoff tanke baten bidezkoa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko ekainaren 20an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1909648