146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-632

Martín López Carburantes SLUk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Martin López Carburantes SLU.

Xedea: gasolindegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea, Burutainen.

Ibilgua: Eltzarrain ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Anue (Nafarroa).

Isurketaren gehieneko bolumena urtean 1.886 m³-koa da, hornitzeko eremuko hondakin ur sanitarioek eta euri-urek, kutsatuta egon daitezkeenek, sortutakoa da, eta araztu ondoren jabari publiko hidraulikora isurtzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko uztailaren 8an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1909647