146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-P-39

Rebeca Díaz Garridok honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamendua 5 metroko sakonera duen putzu bat da, Ebro ibaiaren eskuinaldean, polizia-eremutik kanpo, El Aguadero alderdian (3. poligonoa, 88. lurzatia). Ura jasotzeko ekipoa xurgapen ponpa batek osatuko du, 80 ZP-ko traktore batek eraginda, 27,77 l/s-ko uneko emariarekin. Ura 6,26 hektareako tomate-saila tantaka ureztatzeko erabiliko da, Castejongo udal-mugarteko (Nafarroa) 3. poligonoko 88. eta 89. lurzatietan. Urtean 16.691,69 m³-ko ur bolumena hartuko da guztira, eta batez besteko emari baliokidea 1,354 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko ekainaren 18an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1909475