146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Udalak, 2019ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. 2019-2023 legealdian Carmen Segura Moreno erabateko dedikazioan aritzea Alesbesko Udaleko alkatearen karguan. 42.160 euroko urteko ordainsari gordina izanen du, 14 pagatan, eta Gizarte Segurantzan alta hartuko du ekainaren 27an.

2. Honako ordainsariak onestea: udalkideendako 50 euro gordin osoko bilkuretara joateagatik, eta 40 euro gordin Tokiko Gobernu Batzarraren bilkuretara joateagatik batzarkide diren alkateordeendako, baita zenbateko gordin berdina ere Udalaren informazio batzordeetako kideak diren zinegotziendako, eta kontratazio-mahaietan eta langileak hautatzeko epaimahaietan parte hartzen dutenendako.

3. Erabaki hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

Alesbesen, 2019ko uztailaren 5ean.–Alkate udalburua, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L1909360