146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Alkatetzaren eginkizunen eskuordetza

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onesten duen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz, Alkatetzak honako ebazpen hau eman zuen, 2019ko ekainaren 21ean:

Tokiko Gobernu Batzarraren esku uzten dira honako eskumen hauek:

1. Kudeaketa ekonomikoa garatzea onetsitako aurrekontuaren arabera; gastuak xedatzea 40.000 eurotik hasita, ordainketak agintzea eta kontuak ematea zenbateko horretatik aurrera. Hori guztia, Toki Ogasunak arautzen dituen Legean xedatuarekin bat.

2. Lan publikoaren eskaintza onestea Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuaren eta plantillaren arabera; langileak hautatzeko eta lehiaketaren bidez betetzen diren lanpostuetarako probetako oinarriak onestea, eta finkoak eta aldizkakoak ez diren ordainsari osagarriak banatzea.

3. Berariaz Osoko Bilkurari esleitu ez zaizkion planeamendu orokorra garatzeko tresnen onespena, eta hirigintza kudeatzeko tresnen eta urbanizazio proiektuena.

4. Obren eta zerbitzuen proiektuak onestea, alkateak kontratazioa edo emakida emateko eskumena duenean eta aurrekontuan jasota daudenean, 40.000 eurotik hasita, obren proiektuak eta kontratuak direnean, eta 15.000 eurotik hasita, hornidura eta zerbitzuen kontratuak direnean.

Alesbesen, 2019ko uztailaren 5ean.–Alkate udalburua, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L1909359