146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Udalkideen ordainsariak

Untzueko Udalak, 2019ko uztailaren 2an egin osoko bilkura berezian jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zen:

Lehenbizikoa.–Udalkideendako kalte-ordainen eta bilkura-sarien araubidea ezartzea. Konpentsazio hauek onetsi dira udalkideentzat honako kontzeptu hauengatik:

–Udalaren osoko bilkuretara joateagatik: 200 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 1.000,00 euro urtean.

Bigarrena.–Konpentsazio bat ezartzea, alkatearen eta alkateordearen artean erdibana banatzekoa, zeinaren zenbatekoa ezarriko baita Udalak, udalkideei ordaintzeko, Nafarroako tributuetan transferentzia arruntengatik toki ogasunek duten parte-hartzearen funtsetik jasoko duen zenbatekoaren arabera. Kopuru horri kenduko zaizkio lehenengo puntuan zehaztutako gehieneko zenbatekoak.

Hirugarrena.–Udalbatzako kideek karguari dagozkion eginkizunek sortutako egiazko gastuengatik kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dutela ebaztea, baldin eta gastu horiek behar bezala justifikatzen badira, Nafarroako administrazio publikoetako langileendako ordainsarien arloan urtero ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

Laugarrena.–Diru kopuru horiek urtero eguneratuko dira, abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legean eta dagozkion lege-aldaketetan ezarrita dagoenari jarraikiz (lege horrek ezarri du transferentzia arruntengatik Toki Ogasunek Nafarroako Tributuetan duten Parte-hartzearen Funtsaren zenbatekoa eta nola banatuko den 2018ko eta 2019ko aurrekontu-ekitaldietarako).

Bosgarrena.–Xedatzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-taulan argitara dadila.

Seigarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

Untzuen, 2019ko uztailaren 3an.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1909258