146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Ultzamako Udalak, 2019ko uztailaren 4an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 75. artikuluaren edukia, Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikuluari dagokionez, eta Udalaren ezaugarri bereziak aztertu ondotik, erabaki da:

“Lehenbizikoa.–Onestea dedikazio partziala izanen duten udalkideen zerrenda hau eta haien ordainsariak:

–Udaleko alkate Martín M.ª Picabea Aguirre dedikazio partzialean (urteko lanaldiaren %50) ariko da bere karguan; hura 796 ordu izanen dira urtean, eta horren ordainean 11.400,00 euroko soldata gordina jasoko du urtean, 950 euroko hamabi hilekotan banatuta (aparteko soldaten hainbanatzea barne). Zenbateko horiei PFEZari dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkie, baita Gizarte Segurantzaren langile kuota ere; Udalaren kontura izanen da, berriz, Gizarte Segurantzaren enpresa kuota; behar den alta eskatuko da erakunde horretan. Alkateak bere lana eginen du 2019ko uztailaren 1etik aitzina.

–Udaleko zinegotzi Ekaitz Astiz Martínez dedikazio partzialean (urteko lanaldiaren %50) ariko da bere karguan; hura 796 ordukoa izanen da urtean, eta horren ordainean 11.400,00 euroko soldata gordina jasoko du urtean, 950 euroko hamabi hilekotan banatuta (aparteko soldaten hainbanatzea barne). Zenbateko horiei PFEZari dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkie, baita Gizarte Segurantzaren langile kuota ere; Udalaren kontura izanen da, berriz, Gizarte Segurantzaren enpresa kuota; behar den alta eskatuko da erakunde horretan. Zinegotzi horrek bere lana eginen du 2019ko irailaren 1etik aitzina.

Bigarrena.–Erabateko dedikazioa edo partziala ez duten udalkideek 60 euro jasoko dute osoko bilkura bakoitzera joateagatik. Zenbateko horri PFEZari dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio (%2).

Hirugarrena.–Ordainsarien araubide honen eragina 2019ko uztailaren 1az geroztikoa da eta urtero eguneratuko da erakunde eskudunek Nafarroarako onesten duten KPIa aplikatuz.

Laugarrena.–Hau Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko uztailaren 4an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1909363