146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Alkatetzaren eginkizunen eskuordetza. Kultura

Alkatetzaren 4/2019 Dekretua, uztailaren 2koa.

Zinegotzi ordezkariaren izendapena eta eskuordetza kultura arloan.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluak eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz, Alkatetzaren eskudantziak beste organo batzuen esku uzteko espedienteari dagokionez,

Kontuan harturik Osoko Bilkurak, 2017ko azaroaren 28an, erabaki zuela Udalaren Kultura Patronatua erakunde autonomoa azkentzea eta Udalaren Kultura Arloko Batzordea sortzea.

Aintzat harturik, eraginkortasunaren eta koherentziaren arrazoiengatik eta herritarren parte-hartzea bultzatzeko honako hau komeni dela: Alkatetzak zinegotzi baten esku uztea kultura eta gazteriaren arloko aferak zuzentzea, kudeatzea eta ebaztea. Hau da, dekretu honen bidez eskuordetzen diren Alkatetzaren eskumenen esparruan egintza administratiboak ematea, 2568/1986 Errege Dekretuaren (AFE) 43.3, 44. eta 45. artikuluetan xedatua betez eta Idazkaritza Nagusiak txostena egin ondoren,

Honako hau ebatzi dut:

Lehenbizikoa.–Kultura arloko eskuordetze orokorra Xabier Alcuaz Andueza zinegotziari ematea.

Bigarrena.–Eskuordetzak barne hartzen ditu zerbitzuen zuzendaritza, barne antolaketa eta kudeaketa ahalmenak, baldin eta aldez aurretik Tokiko Gobernu Batzarraren esku utzi ez badira, bai eta hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena ere.

Hirugarrena.–Eskuordetzak barne hartzen du aurrekontuen kudeaketa (gastuen baimentze- eta xedatze-faseak), dirulaguntzak ematea barne. Kudeaketa horrek aurrekontuaren honako kode funtzional hauei eragiten die, berariaz:

3300: Kulturaren administrazio orokorra.

3321: Liburutegi Publikoa.

33311: Tafalla Kulturgunea.

33312: Rentería Kultur Etxea.

3340: Musika bandak.

Laugarrena.–Ebazpen hau izendatuari jakinaraztea, kargua onar dezan. Karguari uko egin nahi balio, idatziz adierazi beharko dio Alkatetza honi.

Bosgarrena.–Aipatu eskuordetzaren iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean ere argitaratzea.

Seigarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.

Zazpigarrena.–Eskuordetzak indarra hartuko du ebazpen honen dataren biharamunean.

Tafallan, 2019ko uztailaren 2an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1909317