146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena eta eskumenak eskuordetzea

Alkatetzaren 1/2019 Dekretua.

7/1985 Legearen 20.1.b) eta 23.1 artikuluetan, 6/1990 Foru Legearen 35.2.d), 112.3 eta 8. artikuluetan eta 2586/1986 Errege Dekretuaren (AFE) 52. eta 53. artikuluetan xedatuakoari jarraikiz

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Honako zinegotzi hauek Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea:

–Uxua Olcoz (EH Bildu).

–Goizeder Juango (IT).

–Ignacio Moros (IT).

–Soco Ojer (IU).

–Amaia Jaurrieta (Geroa Bai).

Bigarrena.–Horrela osaturiko Tokiko Gobernu Batzarrari honako alkatetza eginkizun hauek dagozkio, Alkatetzari etengabe laguntzeaz gain bere eskudantzietan ari denean, eta AFEko 53. artikuluari jarraikiz:

1. Kudeaketa ekonomikoa garatzea, onetsitako aurrekontuaren arabera, eta gastuak xedatzea, betiere bere eskumenen mugen barnean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko araudian ezarritakoarekin bat. Eskuordetzatik kanpora gelditzen dira Kontratu Publikoei buruzko 2/2018 Foru Legean jasotzen diren kasuak, baldin eta faktura eta/edo kredituaren erreserba baizik eskatzen ez bada (zerbitzuak eta hornidurak 15.000 euro bitarte, BEZa kanpo), eta obren kontratuei dagokienez, eskuordetzatik kanpora gelditzen dira 40.000 eurora (BEZa kanpo) iristen ez diren kontratuak. Zenbateko horiek aldatuko balira edo kontratu publikoei buruzko ondorengo foru legeetan handiagoak izanen balira, oraingoan zehaztutako zenbatekoak muga berrietara egokituko dira.

2. Mota guztietako kontratazio eta kontzesioak egitea, haien zenbatekoa aurrekontuko baliabide arrunten %10 baino gehiago ez bada; horien artean urte anitzetakoak ere sartzen dira, lau urte baino gehiago iraun behar ez badute, eta urteko guztien zenbateko metatuak aipatu portzentajea gainditzen ez badu. Eskuordetzatik kanpora gelditzen dira Kontratu Publikoei buruzko 2/2018 Foru Legean jasotzen diren kasuak, baldin eta faktura eta/edo kredituaren erreserba baizik eskatzen ez bada (zerbitzuak eta hornidurak 15.000 euro bitarte, BEZa kanpo), eta obren kontratuei dagokienez, eskuordetzatik kanpora gelditzen dira 40.000 eurora (BEZa kanpo) iristen ez diren kontratuak. Zenbateko horiek aldatuko balira edo kontratu publikoei buruzko ondorengo foru legeetan handiagoak izanen balira, oraingoan zehaztutako zenbatekoak muga berrietara egokituko dira.

3. Obren eta zerbitzuen proiektuak onestea.

4. Lan eskaintza publikoa onestea osoko bilkuran onetsitako aurrekontuaren eta plantillaren arabera; langileak hautatzeko proben oinarriak onestea, bai eta lanpostuak betetzekoak ere.

5. Honako udal lizentzia hauek ematea, alor horretako legeek Osoko Bilkurari edo Tokiko Gobernu Batzarrari berari ematen ez badiote eskumen hori:

–Obra lizentziak, 35/2002 Foru Legearen 189.ter artikuluan xedatuaren arabera erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa behar duten egintzak izan ezik, eta zehatz-mehatz:

a) Merkataritza-jardueran aritzeko lokalak egokitzearekin lotutako obrak egitea, aplikatzekoa den araudi sektorialaren arabera.

b) Garrantzi edo tamaina txikiko obrak, Tafallako udal ordenantzetan zehazten direnak.

c) Itxiturak eta hesiak.

d) Eremu publikotik ikusten ahal diren publizitate kartelak.

e) Obra txikiak.

f) Eraiki aurreko lanak, adibidez zundaketak, prospekzioak, laginak eta saiakuntzak.

–Lur banantzeak egiteko lizentziak.

–Eraispen lizentziak.

–4/2005 Foru Legean zehaztuaren arabera ingurumena babesteko esku-hartzea behar duten jardueren espedienteei buruzko txostena egitea.

–Jarduera lizentziak, 448/2014 Foru Aginduaren 27.2 artikuluan zehaztuaren arabera erantzukizunpeko adierazpena behar duten jarduerak, hau da, foru agindu honen II. eranskinean adierazi direnak eta III. eranskinean adierazi ez direnak, izan ezik.

–Planeamendu orokorra garatzeko tresnen onespena, Osoko Bilkurari berariaz ez dagozkionean, baita hirigintzaren kudeaketarako proiektuena eta urbanizazio proiektuena ere.

–Ondare erantzukizuneko espedienteen ebazpena.

–Alkateak eskuordetuta Tokiko Gobernu Batzarrak hartu dituen erabakien aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoen ebazpena.

–Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko lizentzia.

Hirugarrena.–Jakinaraztea ebazpen hau izendatuei, karguak onartzen ote dituzten azal dezaten.

Laugarrena.–Aipatutako izendapenen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki-taulan zein egoitza elektronikoan ikusgai jartzea.

Bosgarrena.–Udalaren Osoko Bilkurari Dekretu honen berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran, AFEko 38.d) artikulua betez.

Seigarrena.–Izendapenek indar hartuko dute Dekretu honen dataren biharamunean.

Zazpigarrena.–Tokiko Gobernu Batzarraren bilkura arruntak astean behin eginen dira, aste bakoitzeko asteartean, lehenengo deialdia19:30ean eta bigarrena ordu bete geroago izanik. Osoko bilkurarekin bat egiten duen astearteetan 19:00etan bilduko da.

Tafallan, 2019ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1909263