146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

2019ko uztailaren 13an ezkontza zibil bat ospatuko da Sunbillako dermioan. Ezkontza hau Sunbillako Udaleko zinegotzia den Ixaro Petrirena Gortari andreak eginen du, alkateak eskuordeturik, 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarriaren arabera.

2019ko ekainarenan 21ean, Sunbillako Udaleko alkate udalburuak, 4/2019 Ebazpenaren bitartez,

ERABAKI HAU HARTU DU:

1. Ezkontza hau ospatzeko esku ematea zinegotzia den Ixaro Petrirena Gortari andreari.

2. Esku emate honek indarra izanen du egun honetik aitzinera.

Sunbillan, 2019ko ekainaren 21ean.–Alkatesa, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L1908462