146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Udalkideen ordainsariak

2019ko uztailaren 1ean Puiuko Udalak egin osoko bilkura berezian jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zen:

Lehena.–Udalkideen kalte-ordainen eta bilkura-sarien araubidea ezartzea. Konpentsazio hauek onetsi dira udalkideentzat honako kontzeptu hauengatik:

–Informazio edo barneko batzordeetara eta talde politikoaren bileretara joateagatik, betiere beste bideren batez ordaintzen ez bada: 100,00 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 700,00 euro urtean.

–Udalaren osoko bilkuretara joateagatik: 250,00 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 1.000,00 euro urtean.

Bigarrena.–Horrez gain, alkateari 6.000,00 euroko konpentsazioa ematea urtero.

Hirugarrena.–Ebaztea Udalbatzako kideek karguari dagozkion eginkizunek sortutako egiazko gastuengatik kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dutela, baldin eta gastu horiek behar bezala justifikatzen badira, Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsarien arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

Laugarrena.–Gehieneko zenbateko horiek urtero eguneratuko dira, abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legean eta dagozkion lege-aldaketetan ezarrita dagoenari jarraikiz (lege horrek ezarri du transferentzia arruntengatik Toki Ogasunek Nafarroako Tributuetan duten Parte-hartzeen Funtsaren zenbatekoa eta nola banatuko den 2018ko eta 2019ko aurrekontu-ekitaldietan).

Bosgarrena.–Xedatzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-taulan argitara dadila.

Seigarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

Puiun, 2019ko uztailaren 3an.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L1909260