146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Garesko Udalak, 2019ko ekainaren 27an egin osoko bilkura berezian, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen testu osoa:

1. Ikusirik alkateak proposatu duela bere karguari dagozkion egitekoetarako erabateko dedikazioa izatea eta urtean 28.000 euro gordineko ordainsaria, hamalau soldatatan ordaintzekoa, jasotzea.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. eta 75 bis artikuluetan –Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Jasangarritasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legearen bidez gauzatutako erreformari dagokionez– eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta ikusirik Toki ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula ezartzen duen Foru Legea.

2. Bestalde, azterturik udalkideen ordainsariei edo bilkura-sariei buruzko espedientea, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 13. artikuluan agindu dena oinarri hartuta, eta kontuan harturik karguan aritzeagatik beren kideei ordainsariak edo bilkura-sariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema bat ezartzen duen Foru Legea.

Hori guztia, bat etorririk apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legean ezarritakoarekin, 2.001 eta 5.000 biztanle bitarteko udalerrietan erabateko dedikazioa edo partziala ez duten zinegotzien kasuan.

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Garesko Udaleko alkateari dedikazio esklusiboan eta lanaldi osoz arituko dela aitortzea, 2019ko ekainaren 15etik aitzina.

Bigarrena.–Garesko Udalak 28.000 euroko zenbateko gordina ordainduko dio alkateari urtean bere karguan aritzeagatik, hamalau ordainketatan, eta ordainsari horri dagokion Gizarte Segurantzako eta PFEZeko kuotak kenduko zaizkio. Horrenbestez, hileko ordainsari garbia 1.610,13 eurokoa izanen da. Udalak bere gain hartuko du Gizarte Segurantzari eman beharreko enpresa kuotaren ordainketa.

Hirugarrena.–Erabaki honetan xedatuak ondorioak izanen ditu 2019ko ekainaren 15etik aitzina.

Laugarrena.–Erabateko dedikazioa edo partziala ez duten zinegotziek gaur egungo 13.334,40 euroko zenbatekoaren eguneraketa jasoko dute dietengatik osoko bilkura guztietara joaten badira, edo zati proportzionala horietako batean edo batzuetan agertzen ez badira behar bezala justifikatu gabe.

Zenbateko horiei Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko zaie, indarra duen legeriaren arabera.

Bosgarrena.–Erabaki hau igortzea Garesko Udaleko Kontu-hartzailetzari.

Seigarrena.–Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Garesen, 2019ko uztailaren 4an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1909309