146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Elizagorriko Udalak, 2019ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoaz, erabaki zuen 2019ko ekitaldiko plantilla organikoa onestea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta horrekin bat heldu den legerian agindutakoari jarraikiz.

Espedientea ikusgai jarri zen Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarkia 2019ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 16an, eta toki entitatearen iragarki-taulan argitaratu ondoan, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta erreklamazioak egin zitzaten.

Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, 2019ko plantilla organikoa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin bat.

I. ERANSKINA

2019KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

LANPOSTUA

KOP.

EGOERA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA

SARBIDEA

LPO

Idazkaritza/Kontu-hartzailetza, Torres del Rioko eta Armañantzasko udalekin partekatua

1

Hutsik

F

A

Oposizio-lehiaketa

%23,72

Zerbitzu anitzetako enplegatua (LP)

1

Hutsik

F

E

Oposizioa

%13,68

II. ERANSKINA

Administrazio- eta lan-kontratudunen izenen zerrenda, 2018ko abenduaren 31n

DEITURAK ETA IZENA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA

LANPOSTUA

GRADUA

ADMIN. EGO.

EGO.

ANTZIN.

ADMINISTRAZIO-KONTRATUDUNAK

Aliaga Moreno, Íñigo

AKB

A

Idazkari kontu-hartzailea

-

-

Jardunean

2017-04-05

Baquedano Díaz, Soraya

AKB

E

Zerbitzu anitzetako enplegatua (LP)

-

-

Jardunean

2015-10-01

LAN-KONTRATUDUNAK

Lisarri Aldea, Cristina

ALKB

D

Administrari laguntzailea

-

-

Jardunean

2016-04-06

LABURDURAK: KOP.: kopurua; LP: lanaldi partziala; F: funtzionarioa; AKB: administrazio-kontratuduna, bitartekoa; EGO.: egoera; ALKB: aldi baterako lan-kontratuduna, bitartekoa; LPO: lanpostuko osagarria; ANTZIN.: antzinatasuna.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako plantillaren aurka honako hauek aurkezten ahal direla:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluak agintzen duenaren arabera.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Elizagorrian, 2019ko ekainaren 26an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1908975