146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Udalkideen ordainsariak

2019ko ekainaren 28an Garinoaingo Udalak egin osoko bilkura berezian jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zen:

Lehena.–Udalkideen kalte-ordainen eta bilkura-sarien araubidea ezartzea. Konpentsazio hauek onetsi dira udalkideentzat honako kontzeptu hauengatik:

–Informazio edo barneko batzordeetara eta talde politikoen bileretara joateagatik, betiere beste bideren batez ordaintzen ez denean: 100,00 euro saio bakoitzeko.

–Udalaren osoko bilkuretara joateagatik: 250,00 euro saio bakoitzeko.

–Kide anitzeko udal organoen edo beste entitate batzuen bilkuretara joateagatik, betiere beste bideren batez ordaintzen ez denean: 100,00 euro saio bakoitzeko.

Bigarrena.–Horrez gain, alkateari 5.000,00 euroko konpentsazioa ematea urtero.

Hirugarrena.–Ebaztea Udalbatzako kideek karguari dagozkion eginkizunek sortutako egiazko gastuengatik kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dutela, baldin eta gastu horiek behar bezala justifikatzen badira, Nafarroako administrazio publikoetako langileendako ordainsarien arloan urtero ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

Laugarrena.–Kontzeptu hauengatik udalkideek jaso ahalko dituzten gehieneko zenbateko hauek ezartzea, zenbatze orokorrean:

• 2.000,00 euro urtean zinegotzi bakoitzeko.

• 5.000,00 euro urtean Alkatetzarako.

Bosgarrena.–Gehieneko zenbateko horiek urtero eguneratuko dira, abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legean eta dagozkion lege-aldaketetan ezarrita dagoenari jarraikiz (lege horrek ezarri du transferentzia arruntengatik Toki Ogasunek Nafarroako Tributuetan duten Parte-hartzeen Funtsaren zenbatekoa eta nola banatuko den 2018ko eta 2019ko aurrekontu-ekitaldietan).

Seigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-taulan argitara dadila xedatzea.

Zazpigarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

Garinoainen, 2019ko uztailaren 3an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L1909259