146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Zinegotzi delegatuen izendapena

Funesko Udaleko alkateak, 2019ko ekainaren 24an emandako ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:

“Lehenbizikoa.–Arlo batzuetako eskumen orokorrak zinegotzi hauen eskuan uztea:

Herri-lurren, nekazaritzaren eta ingurumenaren arloa: Miguel Ángel Los Arcos Díaz.

Kulturaren eta kultur ondarearen arloa: Ángela Alfaro Díaz.

Jaien, gazteriaren eta turismoaren arloa: Israel Villanueva Valer.

Kirol arloa: José Antonio García Marín.

Herritarren segurtasunaren arloa eta Udaleko lantaldearen kudeaketa: Jesús María Lorente Gómez.

Eskuordetza horiek bilduko dute bai kasuan kasuko zerbitzuak zuzentzeko ahalmena, bai oro har kudeatzekoak; horiez gain, hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio egintzen bidez ebazteko ahalmena bilduko dute, eta eskuordetza bereziak dituzten zinegotzien jarduketa gainbegiratzeko ahalmena ere, beren arloko eginbeharretan ari direnean.

Bigarrena.–Ebazpen hau izendatuei jakinaraztea.

Hirugarrena.–Aipatu eskuordetzen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki-taulan ikusgai jartzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau Alkatetza udalburutzaren ebazpenen liburuan jasotzea.

Bosgarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.

Seigarrena.–Xedatzea eskuordetzak indarrean sartuko direla ebazpen honen dataren biharamunean.”

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Funesen, 2019ko ekainaren 27an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1908928