146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Fiteroko Udalak 2019ko uztailaren 3ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, eta bat etorririk Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluarekin eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikuluarekin, honako erabaki hau hartu zen:

Fiteroko Udaleko alkatearen eta zinegotzien ordainsariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak ezartzea. Hona hemen:

Lehenbizikoa.–Alkatearendako dedikazio partziala ezartzea, urtean 18.000 euro gordineko ordain ekonomikoarekin. Hileko ordainsaria 1.500 euro gordinekoa izanen da, hamabi pagatan, aparteko sarien hainbanaketa barne. Zenbateko horiei legez dagozkien atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari eta Gizarte Segurantzako langile kuotari dagozkienak; Udalak bere gain hartuko du enpresa kuotaren ordainketa.

Bigarrena.–250 euroko ordainsaria ezartzea zinegotziendako, Udaleko osoko bilkuretara joateagatik. 200 euroko ordainsaria ezartzea zinegotziendako, Informazio Batzordeetara eta Kontuen Batzorde Berezietara joateagatik.

Hala ere, zinegotzi bakoitzak gehienez ere 3.000 euro kobratzen ahalko ditu urtean, osoko bilkuretara eta batzordeetara joateagatik.

Hirugarrena.–Alkateak eta zinegotziek kalte-ordainak eskuratzeko eskubidea dute karguan aritzeko benetako gastuen ordainetan, Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsari arloetan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera, baldin eta gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira.

Fiteron, 2019ko uztailaren 4an.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1909254