146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Egiaztapen-kode segurua sortzea

2019ko ekainaren 13an, alkateak, Enrique Garralda Errok, honako ebazpena eman zuen:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

EBAZTEN DUT:

1. Erroibarko Udalaren egiaztapen-kode segurua sortzea https://sedeelectronica.erro.es/eu/ helbide elektronikoan, honako ezaugarri hauekin:

a) Agiri bakoitzerako sortutako kodea eta igorlearekin duen lotura bakarra eta ausazkoa izatea.

b) Ziurtagiri kalifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuaren baliokidea den segurtasun kriptografikoa izatea.

c) Kode bidez autentifikatutako agiria egoitza elektronikoaren –eta, hala badagokio, hura gordetzen duen artxibo elektronikoaren– bidez eskuratzea, agiriak lege ondorioak sortzen dituen epealdi osoan zehar. Pertsonek berehala eta doan eskura dezakete agiria.

d) Toki entitatea identifikatutzat ulertuko da, Interneten duen webgunean edo bestelako sarbide-puntuan bere izenean argitara ematen den informazioari dagokionez, horiek legez egoitza elektronikoak badira.

2. Egiaztapen-kode seguruak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka ondoren aipatzen diren errekurtsoren bat jarri ahalko da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egilearen aurrean, honako ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salaren aurrean, honako ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Administratiboan, jakinarazpena jaso eta hilabete bateko epean.

Lintzoainen, 2019ko ekainaren 13an.–Alkate udalburua, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1908461