146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Egoitza elektronikoa sortzea

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

EBAZTEN DUT:

1. Erroibarko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.erro.es/eu/.

helbide elektronikoan. Erroibarko Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Udalaren alor guztiei jakinaraztea, baita Erroibarko Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

5. Erroibarko Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Ebazpen honen aurka ondoren aipatzen diren errekurtsoren bat jarri ahalko da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egilearen aurrean, honako ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salaren aurrean, honako ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Administratiboan, jakinarazpena jaso eta hilabete bateko epean.

Lintzoainen, 2019ko ekainaren 13an.–Alkate udalburua, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1908460