146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Alkatetzaren eskuordetza ezkontza zibilak egiteko

Caparrosoko Udaleko alkateak, ekainaren 28ko 182/2019 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:

Lehena.–Caparrosoko Udaleko zinegotzi guztien esku uztea udal honetan ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkontideek hala eskatzen dutenean.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala xedatzen baita Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Caparroson, 2019ko ekainaren 28an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L1909020