146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena

Apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 20.1 b) eta 23.1 artikuluetan eta azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren 35.2.d) eta 112.3 artikuluetan xedatuarekin bat, legez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz, honako honen bidez,

EBAZTEN DUT:

1. Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea honako zinegotzi hauek, ez baitira zinegotzien herena baino gehiago, alkatea kenduta, hartan buru egiten baitu:

1.–Ander Carrascón Erice.

2.–Carlos Oto Martinez.

3.–Ana Monreal Lesmes.

4.–Mariluz Moraza Busto.

2. Alkatetza honen burutzapean, horrela osaturiko Tokiko Gobernu Batzarrari dagokio Alkatetza etengabe laguntzea bere eskudantzietan ari denean, baita Udaleko edozein organok haren esku uzten dituen eskudantzietan edo legeek espresuki esleitzen dizkiotenetan ari denean ere.

3. Adieraztea Tokiko Gobernu Batzarra eratzeko bilkura heldu den uztailaren 19an eginen dela, ostiralarekin, 14:00etan; eta hasiera batean finkatzea urteko ostiral guztiak, lanegunak badira, 14:00etan, Tokiko Gobernu Batzarraren bilkura arruntak egiteko. Ostiral bat jaieguna edo zubia bada, edo oporraldian, Alkatetzak erabakitzen ahal du bilkura aurreko egun baliodunera aldatzea, eta arrunta izaten jarraituko du.

4. Ebazpen hau izendatuei jakinaraztea, karguak onartzen ote dituzten azal dezaten.

5. Aipatutako izendapenen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki-taulan ikusgai jartzea.

6. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.

7. Izendapenek indarra hartuko dute ebazpen honen dataren biharamunean.

Burlatan, 2019ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Ana M. Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L1909256