146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Tokiko Gobernu Batzarraren kideen izendapena eta eskudantziak eskuordetzea

Alkate udalburu honek Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatu beharko dituenez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.2 eta 23.1 artikuluetan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen 2568/1986 Errege Dekretuaren 52. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Izendapen horiek egin behar direnez Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua onesten duen 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta Alkatetzaren ebazpen bakarraren xede izan daitezkeenez Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateko izendapena eta aipatutako erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluetako eskudantzien eskuordetea,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea zinegotzi hauek:

–Ana Isabel Oteiza Huarte.

–Manuel Moreno Torres.

–José María Irisarri Ollacarizqueta.

–Batzarreko burua: Raúl Julio Bator (Berriobeitiko Udaleko alkatea).

Bigarrena.–Alkatetzaren eskudantzia hauek Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea:

–Lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuari eta plantillari jarraikiz.

–Langileak hautatzeko probetarako eta lanpostuak betetzeko oinarriak onestea.

–Dirulaguntzak ematea, horren gaineko eskumena alkateari dagokionean.

–Planeamendu orokorra garatzeko tresnen onespena, Osoko Bilkurari berariaz ez dagozkionean, baita hirigintza-kudeaketarako proiektuena eta urbanizazio proiektuena ere.

–Kontratazioaren arloan, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onesten duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege-Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 1. zenbakian Alkatetzari esleitutako eskumenak, salbu eta 15.000 euro bitarteko kontratazioak, hornidura eta zerbitzuetarako direnean, eta 40.000 euro bitartekoak, obretarako direnean.

–Ondareari buruzko legediari lotutako ondasun higiezinak eta eskubideak eskuratzearen arloan, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onesten duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 1. zenbakian Alkatetzari esleitutako eskumenak, alde batera utzi gabe Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoa; betiere horien zenbatekoa 15.000 euro baino handiagoa denean.

–Alkateak eskuordetuta Tokiko Gobernu Batzarrak hartu dituen erabakien aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoak ebaztea.

Hirugarrena.–Alkateak edozein unetan berreskuratzen ahal du eskuordetutako eskumena, Berriobeitiko Udaleko Erregelamendu Organikoan ezarritakoarekin bat.

Eskuordetzen diren eskumenak gorabehera, Alkatetza honek erabakitzen ahal du berari dagokion edozein gai, eskuordetzeko modukoa bada, Tokiko Gobernu Batzarrari helaraztea, gaiak aztertu eta Alkatetza honi aholkua eta laguntza emateko organoa den aldetik, eta gaiaren gaineko bozketa egitea.

Laugarrena.–Adieraztea Tokiko Gobernu Batzarraren bilkura arruntak, oro har, hamabost egunean behin eginen direla (asteazkenetan, 17:00etan).

Bosgarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Seigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendaturiko zinegotziei, eta ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea, orok jakin dezan.

Berriobeitin, 2019ko uztailaren 2an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1909255