146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

Udalkideen ordainsariak

Arruazuko Udalak, 2019ko uztailaren 3an egin osoko bilkura berezian, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarriarekin bat, xedatzen dena udalbatzetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz.

Aho batez onetsi da hautetsiendako esleipen ekonomikoaren honako banaketa hau:

Lehena.–Osoko bilkuretara joateagatik 275 euro, eta urtean, gehienez, bost osoko bilkura; beraz, gehienez ere, 1.375 euro urtean.

Alkatea: gainerakoa jasoko du, hautetsiei ordaintzeagatik Nafarroako Gobernuak udalendako ematen duen dirulaguntza amaitu arte.

Bigarrena.–Zenbateko horiei Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko zaiela adieraztea, indarra duen legeriaren arabera.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea.

Uharte Arakilen, 2019ko uztailaren 4an.–Alkate udalburua, Gorka Ovejero Ganboa.

Iragarkiaren kodea: L1909253