146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Antsoaingo Udalak, 2019ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Alkateak dedikazio esklusiboa izanen du, eta 43.950 euroko urteko ordainsari gordina jasoko du, 14 ordainketetan. Gizarte Segurantzako kotizazioa Udalak eginen du.

2. Ordainsarien araubide hau ezartzea udal organoetara benetan joateagatik (Osoko Bilkura, Tokiko Gobernu Batzarra eta informazio batzordeak):

–Osoko Bilkurako kideak, Tokiko Gobernu Batzarreko kideak edo informazio batzordeetako burutzak: 500 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 1.000 euro bi hilean behin.

–Gainerako udalkideak: 325 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 650 euro bi hilean behin.

Benetan joateagatiko bilkura-sari horiei PFEZeko atxikipena eginen zaie.

3. Erabaki honek 2019ko uztailaren 3tik aurrera izanen ditu ondorioak.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzen iragarki-taulan argitaratzea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2019ko uztailaren 4an.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1909262