146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Altsasuko Udalak, 2019ko uztailaren 3an egindako osoko bilkuran, ondorengoa erabaki zuen:

1.–Erabateko dedikazioaren araubidea onestea Alkatetzarako 21.000 euroko ordainsari gordinarekin urtean. Enpresaren kontu Gizarte-Segurantza 6.447 eurokoa litzake; beraz, 27.447 euro guztira egiten ditu. Aipaturiko kantitateak urtero udaleko langileen soldaten proportzio berean eguneratuko dira.

2.–Gainerako udalkideek dietak hartuko dituzte Udaleko kide anitzeko organoetara agertzeagatik, nor berera betiere; hona dieten kantitateak:

–Osoko bilkurak, Informazio batzordeetara eta Eledunen batzarretara joateagatik: 82,03 euro.

–Tokiko Gobernu Batzarrera joateagatik: 39,37 euro, gehienez ere hilean 74,81 euro izanik.

–Osoko bilkuretara, Informazio batzordeetara eta Eledunen batzarretara joateagatik: 225,72 euro.

Kantitate hauek urtero eguneratuko dira aurreko ekitaldiaren KPIaren arabera.

Altsasun, 2019ko uztailaren 4an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1909417