146. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua emateko espedientea, Lombricultura Valtierra SLk sustatua.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuei buruzko Legearen testu bateginaren (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege-dekretuak onetsia) 16. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0038-2019-000011

Instalazioa

Hondakin organikoen konpostaje planta

Sailkapena

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea

-

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege-dekretua

5.4.a)

Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua

5.3.b) i)

Abenduaren 9ko 21/2013 Legea

II. eranskina / 9. multzoa

Titularra

Lombricultura Valtierra SL

Kokapena

Abeltzaintzarako poligonoa, 9. poligonoa, 196. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, huso 30N, X: 610.544,000 eta Y: 4.674.165,000

Udalerria

Valtierra

Proiektua

Hondakin organikoen konpostaje planta handitzea

Informazioa eskatzeko organoa

Baimenen Bulegoa

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

Baimenen Bulegoa.

Alegazioak bide hauek erabiliz aurkezten ahalko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoak.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz

Iruñean, 2019ko ekainaren 6an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1907904