145. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Alkateordearen izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrik ez dagoenez, alkateordea izendatzea beharrezkoa denez gero, Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 eta 23.3 artikuluetan, eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren (AFE) 46.etik 48. bitarteko artikuluetan ezarritakoa betez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Santakarako alkateorde izendatzea Jorge Cervera Ibiricu.

Bigarrena.–Dekretu hau sinatu eta biharamunetik aurrera egonen da indarrean, nahiz eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den, eta Udalbatzari horren berri emanen zaion, AFEren 28.d) artikuluarekin bat eginez deituko den hurrengo bilkuran.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Santakaran, 2019ko uztailaren 2an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1909167