145. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2019ko Aurrekontua betetzeko Oinarrien aldaketa. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, 2019ko uztailaren 3ko bilkuran onetsi zuen Iruñeko Udalaren 2019ko Aurrekontua betetzeko Oinarrien 8. eranskinaren aldaketa, dirulaguntza izendun berri bat erantsita.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Ogasuneko Zuzendaritzan (Zerbitzu Orokorretako Alorra) –Udaletxe plaza zk.g., 1. solairua, 948420206–, hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Behin epe hori iraganda erreklamazio, eragozpen edo oharrik gabe, aipatutako aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi dela joko da. Kasu horretan, ondorio juridikorik eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 4an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1909285