145. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Alkateordeen izendapena

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.2 artikuluak arlo horretan ematen dizkidan eskumenak erabiliz, eta kontuan hartuz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsitako Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoa.

Halaber, alkateordearen izaera galduko da, kargutik kentzeaz gain, hari idatziz berariaz uko egiten bazaio, edo Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateari uzten zaionean. Eta, azkenik, alkateordeei dagokie alkatea ordezkatzea honek dituen eginkizun guztietan, betiere beren izendapen ordenari jarraituz, hura kanpoan denean, edo eritasun edo ezintasun bat duenean bere eginkizunetan aritzeko, bai eta alkatetzaren kargua hutsik dagoenean ere. Horretarako berariaz eskuordetu beharko ditu.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Olaztiko Udaleko alkateorde izendatzea ondotik heldu direnak, hurrenkera honi jarraikiz:

–Lehen alkateordea: Joseba Vizuete Azcargorta.

–Bigarren alkateordea: Unai Ruiz Larraza.

Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea izendatu direnei.

Hirugarrena.–Osoko Bilkurari honen berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.

Laugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta indarra hartuko duen ebazpen hau sinatu eta biharamunean.

Eskuordetza honek indarra hartuko du ebazpen hau sinatzen den egunetik hasita.

Aplikatzeko araudia: Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia).

Olaztin, 2019ko ekainaren 24an.–Alkatea, Roberto Martínez Mendía.

Iragarkiaren kodea: L1908613