145. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

685/2019 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Neurofisiologiako Laguntza Ataleko buru den M.ª Asunción Ibiricu Yanguas andrearen izendapena luzatzen duena, merezimendu-lehiaketaren bidez esleitu baitzitzaion kargua bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 4ko 751/2018 Ebazpenaren bidez, M.ª Asunción Ibiricu Yanguas andrea Nafarroako Ospitaleguneko Neurofisiologiako Laguntza Ataleko buru izendatu zen bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

M.ª Asunción Ibiricu Yanguas andrea 2018ko uztailaren 13an jabetu zen postu horretaz.

Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari asistentzialak eskatu du M.ª Asunción Ibiricu Yanguas andrearen izendapena luzatzeko, Nafarroako Ospitaleguneko Neurofisiologiako Laguntza Ataleko buru izaten jarrai dezan bitarte baterako, zerbitzu beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza ataletako eta zerbitzuetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da M.ª Asunción Ibiricu Yanguas andrearen bitarte baterako izendapena luzatzea, Nafarroako Ospitaleguneko Neurofisiologiako Laguntza Ataleko buru izaten jarrai dezan.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den M.ª Asunción Ibiricu Yanguas andrearen bitarte baterako izendapena, merezimendu-lehiaketaren ondoriozkoa, urtebete luzatzea, 2019ko uztailaren 13tik aurrera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Neurofisiologiako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

2. Ebazpen hau M.ª Asunción Ibiricu Yanguas andreari jakinaraztea, eta Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 1ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Oscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1909144