145. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Alkateordeen izendapena

TAOLaren 23.3.d artikulua eta AFEaren 46. artikulua ikusirik eta horiei jarraikiz, TAOLaren 21.1 eta 23.3 artikuluek eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz, honen bidez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Francisco Javier Ozcoidi Aragón Udaleko lehenengo alkateorde izendatzea, eta Ricardo Sánchez Urtasun, bigarren alkateorde.

Izendatutakoak diren heinean, honako hau dagokie alkateordeei, beren izendapenaren hurrenkeraren arabera: alkatea ordeztea bere eginkizun guztietan, kanpoan denean, edo gaixorik edo bere eskudantziak egikaritzeko ezindurik dagoenean.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan, eta interesdunei jakinarazteko agintzea, eragina ebazpen hau sinatu eta biharamunetik aitzina izanen badu ere.

Hirugarrena.–Erabaki honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari, haren edukia jakin dezan, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 38. artikuluan ezarritakoari jarraikiz deituko den bilkura berezian.

Olaibarren, 2019ko ekainaren 24an.–Alkatea, M.ª Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L1909196