145. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Alkateordeen izendapena

Monteagudoko Udaleko alkate udalburuak, 2019ko ekainaren 17ko ebazpenaren bidez, alkateordeak izendatu ditu, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hona hemen alkateorde izendatutako zinegotziak:

–Lehen alkateorde: Silvia Jarauta Planillo.

–Bigarren alkateorde: José Tomás Martínez.

–Hirugarren alkateorde: Rosalía Sofía Faira Teixeira.

Izendatutakoak diren heinean, honako hau dagokie alkateordeei, beren izendapenaren hurrenkeraren arabera: alkatea ordeztea bere eginkizun guztietan, kanpoan denean, edo gaixorik edo bere eskudantziak egikaritzeko ezindurik dagoenean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Monteagudon, 2019ko uztailaren 1ean.–Alkate udalburua, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1909248