145. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Aditzera ematen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektuaren espedientea hamabortz egun baliodunean jendaurrean egonen dela ikusgai Mañeruibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko egoitzan, Ziraukiko udal-bulegoetan, hain zuzen. Hartara, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izanen dute espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari. Hori guztia, Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betez.

Barrutian sartu beharreko mugarteak: Mañeruko, Artazuko eta Girgillaoko udalak eta Girgillaoko eta Etxarrengo kontzejuak.

Mañerun, 2019ko ekainaren 26an.–Alkate udalburua, Nuria García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L1908687