145. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

Alkateordearen izendapena

Xabierreko Udaleko alkate udalburuak, 2019ko ekainaren 20an eman ebazpenaren bidez, eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.2 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBAZTEN DU:

Lehena.–Roberto González Blanco zinegotzia lehen alkateorde izendatzea.

Bigarrena.–Alkateordeei dagokie alkatea ordeztea bere eginkizun guztietan, beren izendapenaren ordenaren arabera, alkatea kanpoan denean, gaixorik edo bere eskudantziak aritzeko ezindurik dagoenean.

Hirugarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri emanen zaio, egiten duen hurrengo bilkuran. Horrez gain, izendatuei jakinaraziko zaie pertsonalki, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, nahiz eta izendapena ebazpenaren biharamunetik aurrera egonen den indarrean.

Xabierren, 2019ko ekainaren 20an.–Alkatea, Laura Guindano Taínta.

Iragarkiaren kodea: L1909109