145. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Alkateordearen izendapena

Irurtzungo alkate udalburuak, 2019ko uztailaren 2ko ebazpenaren bidez, alkateordeak izendatzea ebatzi zuen, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Eduardo Murugarren Francés zinegotzia izendatu da alkateorde.

Alkateordea den heinean, honako hau dagokio: alkatea ordeztea bere eginkizun guztietan, kanpoan denean, edo gaixorik edo bere eskudantziak egikaritzeko ezindurik dagoenean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Irurtzunen, 2019ko uztailaren 2an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L1909110