145. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBERO

Lehen kontzejuburuordearen izendapena

7/2019 Ebazpena, ekainaren 21ekoa.

Legez dagozkidan eskudantziak erabiliz, bereziki honako arau hauek emandakoak: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikulua; Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamendua eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikulua; Nafarroako Kontzejuen hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legea, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea.

Ikusirik 2019ko maiatzaren 26an kontzeju hauteskundeak egin zirela eta kontzeju berria 2019ko ekainaren 15ean eratu zela,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Iberoko Kontzejuko lehen kontzejuburuorde honako zinegotzi hau izendatzea:

Miguel Antonio Ascunce Díez de Ulzurrun.

Bigarrena.–Izendatuak ordezkatuko du kontzejuburua bere eskudantzietan, legeak hala agindutako kasuetan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau izendatuari jakinaraztea, hala badagokio, kargua onar dezan. Izendapen hori onartzen dela ulertuko da, baldin eta izendatutako zinegotziak alkateari ez badio berariaz adierazten ez duela izendapena onartzen, hiru egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazten denetik. Halaber, berariaz onar daiteke, hala adieraziz ebazpen honen jakinarazpenaren kopian.

Laugarrena.–Aipatutako izendapenen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Kontzejuko iragarki-taulan ere ikusgai jartzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Kontzejuko Batzarrari, egiten duen hurrengo bilkuran.

Seigarrena.–Izendapena indarrean egonen da ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera.

Iberon, 2019ko ekainaren 21ean.–Kontzejuburua, Ana Echeverría Lara.

Iragarkiaren kodea: L1908967