145. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBERO

Kontzejuburutzaren eskuordetza

Kontzejuburua 2019ko ekainaren 24tik 28ra bitartean (biak barne) kanpoan egonen denez, haren eskudantziak lehen kontzejuburuordearen esku uzten dira.

Ikusirik 2019ko ekainaren 24tik 28ra bitartean (biak barne) alkatea kanpoan egonen dela jakinarazi dela.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 43., 44. eta 47. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Kontzejuburu gisa dagozkidan eskudantzia guztiak Miguel Antonio Ascunce Díez de Ulzurrun lehen kontzejuburuaren esku uztea, 2019ko ekainaren 24tik 28ra bitartean (biak barne) ordezka nazan.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eskuordetzaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta Udalbatzako Batzarrari horren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Iberon, 2019ko ekainaren 21ean.–Kontzejuburua, Ana Echeverría Lara.

Iragarkiaren kodea: L1908966