145. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Alkateordeen izendapenak

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsia) 41.3 eta 46.1 artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, Cadreitako alkateak ebazpena eman zuen, 2019ko ekainaren 28an. Hona hemen, hitzez hitz, xedapen zatia:

Lehena.–Alkateorde izendatzea jarraian zehazten diren zinegotziak. Zer hurrenkeratan izendatu diren, horren arabera ordeztuko dute alkatea, kargua hutsik dagoenean edo alkatea kanpoan edo gaixorik dagoenean:

–Lehen alkateorde: José María Palacios de Mier.

–Bigarren alkateorde: María Maeztu Cambra.

Bigarrena.–Ebazpena jakinaraztea izendatutako alkateordeei eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Cadreitako Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari, AFEaren 38. artikuluan xedatutakoa bete beharrez deitzen duen bilkura berezian, jakinaren gainean egon dadin.

Cadreitan, 2019ko uztailaren 2an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L1909251