145. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

121E/2019 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, María José Lizarraga Irigoyen andrea Nafarroako Zerga Ogasuneko Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuko Jakinarazpenak Kudeatzeko Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. puntuak ezartzen du atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritakoaren arabera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dagoenez eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituen abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. María José Lizarraga Irigoyen andrea Nafarroako Zerga Ogasuneko Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuko Jakinarazpenak Kudeatzeko Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Ebazpen hau interesdunari, Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 1ean.–Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendaria (titularraren ordez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren martxoaren 28ko 38/2019 Foru Aginduaren arabera), Javier Ezpeleta Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: F1909059