145. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Alkateordeen izendapena

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikioaren gaineko Erregelamenduaren 41.3 eta 46.1 artikuluei jarraituz,

EBATZI DUT:

Izendatzea Maider Aguirrebarrena Beldarrain eta Koldo Nuñez Betelu Araizko Udaleko lehen alkateorde eta bigarren alkateorde, hurrenez hurren, Alkatetza haren eginkizun guztietan ordezteko, hura kanpoan, eri edo bere eskudantzietan aritzeko ezindurik dagoenean.

Hori guztia Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 46. artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Araitzen, 2019ko ekainaren 27an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L1909307